OSASUNA FUNDAZIOAREN JARDUERAK

Futbol Eskola


Xedea: eskualde-mailako oinarri-futbolerako prestakuntza hoberena bermatzea eta benetako kalitatezko heziketa lortzea kirolaren bidez; eta, aldi berean, futbolaren eta CA Osasunaren balioak zabaltzea.        

Futbol Eskola

Futbol-eskola

Kirol-jarduera

Datak: urritik maiatzera

Parte-hartzaileak: 4-14 urte bitarteko haurrak; gaur egun, 1.500 baino gehiago aritzen dira.

Tokia: Taxoare (hastapen-, ikaskuntza-, teknifikazio- eta atezain-modalitateak), Iruñeko eskoletarako. Gainera, Nafarroako hogei udalerri baino gehiago C. A. Osasunaren futbol-eskolen egoitza dira.         

Ordutegia: hainbat aukera dago astelehenetik ostiralera, ikasleak eskolatik atera eta gero. Astean behin edo bitan entrenatzeko aukera dago.

Motak: hastapena - ikaskuntza (4-10 urte),  teknifikazioa (11-14 urte), atezainak (7-14 urte) eta dibertsitate funtzionala (12 urtetik gora).

Eskolak hauxe hartzen du barne:

•    Txandala eta jantziak (bi kamiseta, galtza motzak eta txandala).
•    "Osasuna Promesas" Liga. Barne-liga bat: taldeak hiru astean behin lehiatzen dira. 
•    Amaiera-festa Taxoaren (maiatza).
•    Banakako ebaluazioa: informazio-txostena.
 


Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.

 

Izena www.fundacionosasuna.com webgunean ematen da.

 



Irudiak Futbol-eskola

Informazio gehiago Osasuna Fundazioaren 948 29 30 40 telefono-zenbakian - actividades@fundacionosasuna.com 

Deskontuak Fundazioko laguntzaile Osasuntxiki eta neba-arrebentzat

* Deskontu pilagarriak Osasuntxiki edo Enpresen Kluba (20 €) eta neba-arrebak (25 €, 2 neba-arrebak edo gehiagok izena emanez gero).

Futbol-eskola Futbol-eskolan izena eman nahi zenuke?