Osasuna Fundazioarekin lankidetzan aritzeko arrazoiak
- Zerga-arloko abantaila eta desgrabazio handiak. Osasuna Fundazioarekin elkarlanean aritzen den enpresak egindako ekarpenari lotutako abantaila bikoitza du:
- Enpresa-jarduerako gastu gisako kenkaria.
- Sozietate-zergaren kuota likidoaren ehuneko baten kenkaria, indarrean dagoen Foru Legearen arabera (% 30 eta % 40 bitartean).
- Enpresaren marka-irudia sortzen laguntzen du. Osasuna Fundazioak zenbait tresna eta euskarri eskaintzen ditu enpresa laguntzailearen irudia islatzeko. Hala, irudia eta oroitzapena sortzeko eta indartzeko aukera ahalbidetzen du.
- Gizarte-erantzukizun korporatiboa. Urteko emaitza-kontu batek ekar dezakeenaz harago, Osasuna Fundazioak laguntza ematen die enpresa laguntzaileei, gizarte- eta sentsibilizazio-kanpainen bitartez, beren estatutuen araberako gizarte-ekintzak edo ingurumenarekin lotutakoak sendotzeko.
- Harreman-marketina. Enpresen Klubeko kideei begira antolatzen dituen jardueren bidez, Osasuna Fundazioak enpresa eta erakunde horien artean sinergiak sortzeko harremanetarako guneak eratzen ditu.
Enpresa eta entitateek hainbat modutan lagun dezakete:
-
Enpresen Kluba ‘’
Bihotz gorri eta urdina lore bilakatu da, Fundazioari laguntzen dioten enpresen hazkunde eta garapenaren irudi.
Ohorezko kideakMeritudun kideakKide BabesleakKide ekintzaileakKide JarraitzaileakKide Sustatzaileak -
Udalen Kluba ‘Instituzio-aniztasuna’
Herritarrengandik hurbilen dauden instituzioen, udalen, aniztasun eta adierazkortasunaren isla da.
Irakurri gehiago