OSASUNA FUNDAZIOA

Osasuna Fundazioa irabazi-asmorik gabeko entitatea da, 2001eko apirilaren 25an eratua, eta bere zeregin nagusia da gizarteari Club Atlético Osasunaren gizarte-lana erakustea, hala nola kirolari atxikiriko balioak, haur eta gazteen heziketa osoa, eta zaurgarrienen gizarteratzea bultzatzea.

OSASUNA FUNDAZIOA

Hauek dira Fundazioak bere edozein proiektutan erakusten dituen eta bere idiosinkrasiaren parte diren BALIOAK: kidetasuna, errespetua, nork bere mugak gainditzea, adiskidetasuna, elkartasuna, konpromisoa, berdintasuna eta lankidetza.

Nafarroako Gobernuak "gizarte-intereseko erakunde" izendatu zuen Osasuna Fundazioa. Nortasun juridikoa eta erabateko lege-gaitasuna ditu, jarduteko eta bere helburuak betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko legezko xedapenei eta bere estatutuetan jasotako bete beharreko xedapenei jarraikiz.

Fundazioak, urtero, berrogeita hamar jarduera baino gehiago antolatzen ditu, eta Club Atlético Osasunaren oinarri-futbola kudeatzen du.

Patronatua

Osasuna Fundazioa Patronatu batek zuzentzen du. Hauek dira bertako kideak:

Presidentea

  • Club Atlético Osasunako presidentea
    Luis Sabalza Iriarte jn.

Idazkaria

  • Miguel Salcedo Arrondo

Kideak

  • Club Atlético Osasunako zuzendaritza-kidea
    Josetxo Pérez de Zabalza Torrano
  • Club Atlético Osasunako zuzendaritza-kidea
    Ignacio Busto Basarte
  • CA Osasunako presidente ohia
    D. Juan Luis Irigaray Huarte
  • Kontrol Ekonomikoko Batzordeko lehendakaria
    Joaquín Alforja Ruiz jauna
  • Kideen Sustapen Batzordea
    Alicia Martínez Aoiz
  • C.D. Fundación Osasuna Afiliatua
    Isabel Pérez Lampérez
  • Aspaldiko kidea
    Rafael Moreno Arocena
    (Sociedad Iruña S. A.)
  • Club Atletico Osasunako kidea
    Miguel Ángel Jaime Loinaz
  • Club Atletico Osasunako kidea
    Joaquín Canalejo Larrainzar
  • Club Atletico Osasuna Beteranoen Kirol Elkarteko presidentea
    D. Javier Castañeda López
  • Berriozar C. F.
    Iñigo Viana Ripa
  • C. D. Iruntxiki
    Ángel García Romero
  • Unión Asesora Piquer, S. L.
    Manuel Piquer Martín - Portugués
  • Ultracongelados Virto, S. A. U.
    Marta Virto Muro
  • Asuntos y Gestiones, S. L.
    José Francisco Aldaba Flores
Patronato

Osasuna Fundazioaren egoitza

Sadar kalea z.g. (2. solairua).
31006 Iruñea (NAFARROA)

Ordutegiak

Neguan astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, jaiegunetan izan ezik.

Udan astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, jaiegunetan izan ezik.

* Mutilen lehenengo taldeak Sadarren jokatzen ez dituen partiden aurreko ostiraletan, ordutegia 08:00etatik 15:00etara izango da.