Gizarte-ekintza eta boluntariotza

Gizarte-ekintza


Osasuna Fundazioak kirol-praktikarekiko pasioa elkartasunarekin eta konpromisoarekin uztartu nahi ditu. Urtero, hainbat eta hainbat sentsibilizazio- eta gauzatze-kanpaina egiten du, Nafarroako gizarte-sarea osatzen duten beste elkarte batzuekin batera.

Alor honetan, nabarmentzekoak dira denboraldi oro antolatzen dituzten sentsibilizazio-kanpainak, ikastetxeetako Ikasgela Gorritxoa proiektua edo Nikaragua Gizarte Proiektua, zeinari esker baliabiderik gabeko 300 haur futbol-eskola batez eta eguneroko jantoki batez gozatzen ari diren, 2006. urteaz geroztik.

Boluntariotza


Osasuna Fundazioan boluntario izan nahi duzu?

Kirola tresna eraldatzailea, inklusiboa, kohesiboa eta gizartea garatzeko modukoa dela uste baduzu, Osasuna Fundazioak bere boluntario-taldean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, elkartasunez eta modu altruistan bere Gizarte-ekintzako ekimen edota jardueretan parte har dezazun.

Boluntariotza
[[listado]]
Nikaragua Gizarte-proiektua

Nikaragua Gizarte-proiektua

2004 tik, Osasuna Fundazioak Juan Bonal Fundazioarekin elkarlanean dihardu "Nikaragua Gizarte-proiektuan". Ideia ekimen ezin hobe batetik jaio zen: Gol proiektua.