Abantaila eta zerga-arintze handiak. Osasuna Fundazioarekin elkarlanean aritzen den enpresak egindako ekarpenari lotutako abantaila bikoitza du:
Enpresa-jarduerako gastu gisako kenkaria
Indarrean dagoen Foru Legearen arabera, sozietate-zergaren kuota likidoaren ehuneko baten kenkaria (% 30 eta % 40 artean)
Lagungarria da enpresaren marka-irudia sortzen. Osasuna Fundazioak zenbait tresna eta euskarri eskaintzen ditu enpresa laguntzailearen irudia islatzeko. Hala, irudia eta oroitzapena sortzeko eta indartzeko aukera ahalbidetzen du.
Gizarte-erantzukizun korporatiboa. Urteko emaitza-kontu batek ekar dezakeenaz harago, Osasuna Fundazioak laguntza ematen die enpresa laguntzaileei, gizarte- eta sentsibilizazio-kanpainen bitartez, beren estatutuen araberako gizarte-ekintzak edo ingurumenarekin lotutakoak sendotzeko.
Harreman-marketina. Enpresen Klubeko kideei begira antolatzen dituen jardueren bidez, Osasuna Fundazioak enpresa eta erakunde horien artean sinergiak sortzeko harremanetarako guneak eratzen ditu.