Albisteak

15/03/2022

Osasuna Fundazioak atezainen Bataila Solidarioa antolatu du

Fundazioa

Osasuna Fundazioak atezainen Bataila Solidarioa antolatu du

Datorren apirilaren 19an Taxoaren egingo den jarduera berritzailea da. Aldez aurretik online izena eman behar da


Osasuna Fundazioak Atezainen Bataila Solidarioa antolatuko du, maila eta modalitate guztietara irekita dagoen futbol jarduera espezifikoa. Bertan, atezain batek bere atea defendatu behar du eta aurreko atean gola sartzen saiatuko da. Beste atean atezain bat egongo da, helburu berarekin.
Jarduera kategoria ezberdinetan jokatuko da; benjaminak eta alebinak futbol 8ko atea defendatuko dute, eta gainerakoak futbol 11ko ateetan izango dira. Jokalekua laukizuzen bat izango da, bi hegal-lerrok eta atzeko bi lerrok mugatuta. Futbol 8ko ateetako neurriek 14-18 metroko zabalera eta 15-20 metroko luzera izango dute, eta futbol 11ko ateek 18-22 metroko zabalera eta 20-25 metroko luzera.
Partiduek 2 minutuko iraupena izango dute, eta batailaren antolaketak zehaztuko du zenbat inskripzio dauden. Jarduera horrek 62 plaza izango ditu kategoria guztien artean. Apirilaren 19an egingo da, asteartea, 16:00etatik 19:00etara, Taxoareko Eranskinak gunean.
Izena emateak 30€ balioko du, webgunearen bidez (https://www.fundacionosasuna.com/actividades/batalla-porteros-as), eta ekitaldiaren kamiseta teknikoa eta ekitaldiaren babesleen produktuak izango ditu.
Bildutako dirua AFAN (Nafarroako Alzheimerra duten Gaixoen Senideen Elkartea) erakundearentzat izango da.
 


BIANBI, Osasuna Fundazioko ohorezko kidea

BIANBI, Osasuna Fundazioko ohorezko kidea

02/05/2024

Duela gutxi, lankidetza-hitzarmena sinatu zen Sadarren

continuar leyendo
 Artika eta Ollokiren egoitzek jokalari gorritxoen bisita jaso zuten

Artika eta Ollokiren egoitzek jokalari gorritxoen bisita jaso zuten

22/04/2024

Ekitaldia Fundazioak antolatzen duen futbol eskolako ekitaldien barruan kokatu zen

continuar leyendo
La Morea Merkataritza Zentroak Osasuna Fundazioarekin duen lotura berritu du

La Morea Merkataritza Zentroak Osasuna Fundazioarekin duen lotura berritu du

17/04/2024

Duela gutxi, Luis Sabalza presidenteak eta Luisa Rigault merkataritza-guneko marketin-arduradunak hitzarmena sinatu zuten Sadarren.

continuar leyendo