Gizarte-ekintza eta boluntariotza

Futboleando


65 urtetik gorako pertsonen artean bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko helburuarekin sortu da ekimen hau, futbolean modu seguruan jardunez, parte-hartzaileen adinera egokituta. Horretarako, honako hauek dira arauetako batzuk: oinez jolasten da, kontaktua saihesten da eta baloia ezin da buruaren gainetik altxatu. Gainera, proiektu honen bidez espazio bat sortu nahi da, parte-hartzaileek jarduera fisikoa egiten duten bitartean sozializatzeko eta harremanetan jartzeko aukera izan dezaten.

Futboleando
Futboleando
Futboleando

Osasuna Fundazioan boluntario izan nahi duzu?

Kirola tresna eraldatzailea, inklusiboa, kohesiboa eta gizartea garatzeko modukoa dela uste baduzu, Osasuna Fundazioak bere boluntario-taldean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, elkartasunez eta modu altruistan bere Gizarte-ekintzako ekimen edota jardueretan parte har dezazun.

Zure denbora eta gogoa behar ditugu pertsona gehiagorengana iritsi ahal izateko.
Izan zaitez boluntario eta lagun iezaguzu gizarteari behar duena ematen!

Nola izan boluntario?

Bete ezazu inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Boluntariotza