Gizarte-ekintza eta boluntariotza

Oroitzapen Gorritxoak


Ekimena 2017an abiatu zen, 60 urtetik gorako pertsonentzako tailer batzuen bidez. Oroimena eta autoestimua hobetzeko xedez, zahartze aktiboa sustatzen da, haien pasioaren bidez, Osasunaren bidez, alegia. Tailerrak hirugarren adinekoei zerbitzua ematen aditua den Solera Asistencial enpresako terapeutek zuzentzen zituzten.

Lehenengo tailer haien arrakastaren ondoren, jardunaldiak Sadarren egin ziren, 2018an, Osasuna Beteranoak Kirol Elkartearen laguntzarekin, gainera. Horri 'pintxopaseo' solidarioak gehitu zitzaizkion: Iruñean zehar paseo txikiak egin ondoren, oinez, hamaiketakoa egiten zen; bai eta Alzheimerraren aurkako laguntza- eta sentsibilizazio-kanpainak ere.

2019an, Osasunak, Solera Asistencial enpresak eta Iruñeko Udalak akordioa egin zuten, Klubaren gizarte-planean sartu zena, Iruñeko Oroitzapen Gorritxoak antolatzeko. Hori ere 60 urtetik gorakoentzat, Civivox zentroetan egin zen, San Jorge, Mendillorri, Kondestable, Iturrama, Arrosadia edo Txantrea auzoetan.
 

Recuerdos Rojillos

Osasuna Fundazioan boluntario izan nahi duzu?

Kirola tresna eraldatzailea, inklusiboa, kohesiboa eta gizartea garatzeko modukoa dela uste baduzu, Osasuna Fundazioak bere boluntario-taldean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, elkartasunez eta modu altruistan bere Gizarte-ekintzako ekimen edota jardueretan parte har dezazun.

Zure denbora eta gogoa behar ditugu pertsona gehiagorengana iritsi ahal izateko.
Izan zaitez boluntario eta lagun iezaguzu gizarteari behar duena ematen!

Nola izan boluntario?

Bete ezazu inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Boluntariotza