Gizarte-ekintza eta boluntariotza

Gabonetako marrazki eta postal lehiaketak


Urtero, apirila aldera, Fundazioak marrazki gorritxoen lehiaketa antolatzen du haurrentzat. Hemezortzi urte baino gehiago darama jarduera hau egiten, La Morea merkataritza-gunearen laguntzarekin batera.

Martxoan eta apirilean, 6 eta 12 urte bitarteko artista txikiek beren lanak oficina@fundacionosasuna.com helbidera bidal ditzakete, edo Fundazioaren bulegoetan aurkeztu.

Epaimahai batek hautaturiko lanak La Morean jartzen dira ikusgai. Bertan egiten da, halaber, sari-banaketa, lehen taldeetako neska eta mutil jokalariekin batera.

Urte amaieran, Fundazioak Gabonetako ohiko postal-lehiaketa antolatzen du. Irabazle suertatzen den irudia baliatzen du Fundazioak bere laguntzaileei Eguberriak zoriontzeko. La Morean egiten da sari-banaketa, neska-mutil jokalariekin batera. Lanak Fundazioaren bulegoetan aurkez daitezke, edo oficina@fundacionosasuna.com helbidera bidali.

Postales de Navidad 2023
Entrega de premios Concurso de dibujo
Postales de Navidad 2023
Postales de Navidad 2023

Osasuna Fundazioan boluntario izan nahi duzu?

Kirola tresna eraldatzailea, inklusiboa, kohesiboa eta gizartea garatzeko modukoa dela uste baduzu, Osasuna Fundazioak bere boluntario-taldean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, elkartasunez eta modu altruistan bere Gizarte-ekintzako ekimen edota jardueretan parte har dezazun.

Zure denbora eta gogoa behar ditugu pertsona gehiagorengana iritsi ahal izateko.
Izan zaitez boluntario eta lagun iezaguzu gizarteari behar duena ematen!

Nola izan boluntario?

Bete ezazu inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Boluntariotza