Albisteak

26/03/2024

Partida solidarioena jokatu da Sadarren

Fundazioa

Partida solidarioena jokatu da Sadarren

Guztira hogeita hiru enpresak hartu zuten parte Osasuna Fundazioaren kirol eta gizarte proiektuekin elkarlanean aritzeko


Joan den larunbatean, martxoaren 23an, Osasuna Fundazioak bere partidarik solidarioena ospatu zuen Sadarren. Hogeita hiru enpresek lagunarteko partidu bat jokatu zuten talde gorritxoak antolatzen dituen kirol eta gizarte jardueretarako dirua biltzeko helburuarekin.

Partidak partida ofizial baten ohiko elementuak izan zituen eta 10:30ean hasi zen. Arauzko laurogeita hamar minutuen ondoren, talde gorriaren aldeko 2-0eko emaitzarekin bukatu zen norgehiagoka.
Talde gorriko kide izan ziren: Kosner, Celer, MRC, Jaylo, Ardanaz Maestrojuan Correduría de Seguros, Nafarroako Eguzki Parkeak, Mobil Estudio, SRT Automotive, KWD Automotive, ATP eta Enhol. 

Talde berdean, berriz, Renoven, Mobekip, Gima, Selk, Florette, Baikor, ISN, Grupo Cetya, Construcciones Izquierdo Ibáñez, E.Leclerc, Extiniruña eta Lacturale aritu ziren.

Eskerrik asko guztioi!


 Osasuna Fundazioak eta Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak

Osasuna Fundazioak eta Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak

04/11/2026

Ekimenean 15 establezimenduk hartuko dute parte eta azaroaren 6tik 15era egingo da.

continuar leyendo
Osasunak LALIGA GENUINE Moeve hartuko du lehen aldiz sortu zenetik

Osasunak LALIGA GENUINE Moeve hartuko du lehen aldiz sortu zenetik

19/10/2026

Taxoareko zelai berriek 24 talde eta 380 jokalari baino gehiago hartuko dituzte martxoaren 5, 6 eta 7an.

continuar leyendo