Albisteak
20/04/2023
GIMA, Osasuna Fundazioko ohorezko kidea
Fundazioa
Enpresa hau Tuteran kokatuta dago. Iindustria-sektoreko instalazioak egiten ditu eta horien mantentze integralean ere dihardu
GIMA (Grupo Industrial de Mantenimiento Avanzado) enpresak lankidetza-hitzarmena sinatu berri du Osasuna Fundazioarekin. Horren bidez, enpresak erakunde gorritxoaren kirol eta gizarte proiektuetan laguntzen jarraituko du, ohorezko kide gisa.
Sinadura C. A. Osasunako presidente Luis Sabalzak eta GIMAko zuzendari nagusi Esteban Zubietak egin zuten.
Industria-azpiegituretako erreferentea izanik,
Gima (www.gimanavarra.com) industria-mantentze integralean espezializatutako enpresa gaztea eta sendoa da. 1992an sortu zenetik, GIMAk hedapen handia izan du bere jarduera-eremu guztietan, industria-azpiegituretan erreferente bihurtu arte, betiere, norabide berean: lehiakortasunari, inbertitzeko ahalmenari eta hazkundeari eusteko asmoz. Gainera, enpresak laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du, bezeroen prozesuak maximizatzeko, eta balio erantsia ematen die sektore industrialetan, publikoetan, gizartean eta ingurunean sortzen dituen jardueretan.






























































Osasunjaioberri Kluba
Osasuntxiki Kluba
Osasunazale Kluba
Enpresen Kluba
Udalen Kluba