Albisteak
18/04/2023
La Morea Merkataritza Zentroak Osasuna Fundazioarekin duen lotura berritu du
Fundazioa
Luis Sabalza presidenteak eta Luisa Rigault merkataritza-guneko marketin-arduradunak hitzarmena sinatu berri dute Sadarren
La Morea Merkataritza Zentroak Osasuna Fundazioaren kirol eta gizarte jarduerekin duen lotura indartu zuen duela gutxi. Luis Sabalza Club Atlético Osasunako presidenteak eta Luisa Rigault La Morea Merkataritza Zentroko marketin zuzendariak hitzarmena berritu berri zuten.
Talde gorritxoak eta La Moreak,2022an bere hogeigarren urteurrena ospatuko duenak, duela hemezortzi urte baino gehiagotik ari dira elkarlanean. Horren bidez, gizarte- eta kirol-jarduera ugari egiten dira merkataritza- eta aisialdi-zentroan. La Morea, gainera, hainbat ekintzen babeslea da, besteak beste, osasuntxiki laguntzaileen kluba, 3x3 futbol plaza eta haurrentzako marrazketa eta Gabonetako postalen lehiaketak. Izan ere, lehiaketa horien erakusketak eta sari-banaketak merkataritza-gunean egiten dira.






























































Osasunjaioberri Kluba
Osasuntxiki Kluba
Osasunazale Kluba
Enpresen Kluba
Udalen Kluba