Albisteak

12/04/2023

BIANBI, Osasuna Fundazioko ohorezko kidea

Fundazioa

BIANBI, Osasuna Fundazioko ohorezko kidea

BIANBI Merchandising-ek 30 urte bete ditu sustapen-marketinaren sektorean, eta bulego berriak estreinatu ditu.


Konpainia honek publizitatea eta sustapen arloan dihardu, artikulu pertsonalizatuak zein ehungintzako ekipamenduak eskaintzen dizkie taldeei, eta Osasuna Fundazioaren kirol eta gizarte proiektuekin zuen lotura berritu zuen. Horrela, entitatearekin elkarlanean jarraituko du, ohorezko kide gisa.
Hitzarmena sinatzeko ekitaldian Luis Sabalza C.A. Osasunako presidentea eta Pablo Gurpegui BIANBIko Kudeatzailea izan ziren.

BIANBI 1993an hasi zen lanean, eta 2020an izan zuen mugarririk handienetako bat: kudeatzaile berriak iritsi ziren eta barne-berrikuntza sakona egin zen. Prozesu horrek Mutiloako industrialdera lekualdatzea ekarri du, 500 metro karratu baino gehiagoko instalazio berrietara, eta bertan kokatu dituzte bulegoak, biltegia, erakusketa gunea eta lantegi propioa.
 


 Osasuna Fundazioak eta Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak

Osasuna Fundazioak eta Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak

04/11/2026

Ekimenean 15 establezimenduk hartuko dute parte eta azaroaren 6tik 15era egingo da.

continuar leyendo
Osasunak LALIGA GENUINE Moeve hartuko du lehen aldiz sortu zenetik

Osasunak LALIGA GENUINE Moeve hartuko du lehen aldiz sortu zenetik

19/10/2026

Taxoareko zelai berriek 24 talde eta 380 jokalari baino gehiago hartuko dituzte martxoaren 5, 6 eta 7an.

continuar leyendo