Albisteak

03/11/2022

Euskaltel, Osasuna Fundazioaren ohorezko kide

Fundazioa

Euskaltel, Osasuna Fundazioaren ohorezko kide

Euskaltelek bost urte daramatza gorritxoekin elkarlanean, eta beste bost urterako lankidetza-konpromisoa berritu du Osasuna Fundazioarekin.


Euskaltelek eta Osasuna Fundazioak lankidetza-hitzarmena berritu dute. Horren bidez, operadoreak, Fundazioaren ohorezko kide gisa, konpromisoa hartzen du Osasuna Fundazioak futbolari lotutako balioak eta, zehazki, Osasuna bera sustatzeko urtean zehar Nafarroa osoan egingo dituen kirol-, gizarte- eta kultura-jardueren programari laguntzeko.
Hitzarmen horren bidez, bi erakundeek orain dela bost urte hasitako elkarlana sendotzen jarraituko dute, oinarri hartuta Euskaltelek eta Osasunak balio berak dituztela: kirola balio sozialak transmititzeko bide gisa sustatzea, eta kirol-, gizarte- eta kultura-arloko ekintzen bidez nafar gizartearekiko lotura indartzea. 
Duela bost urtetik, Club Atlético Osasunaren babesle eta kolaboratzaile izan da Euskaltel: lehen mailako gizonezkoen taldearen elastikoaren babesle nagusia izan zen 2018/2019 denboraldian eta emakumezkoen taldearen babesle nagusia 2019/2020 eta 2020/2021 denboraldietan. Gaur egun, Osasuna Fundazioaren ohorezko kide eta klubaren hornitzaile teknologiko ere bada.
 


La Morea Merkataritza Zentroak Osasuna Fundazioarekin duen lotura berritu du

La Morea Merkataritza Zentroak Osasuna Fundazioarekin duen lotura berritu du

17/04/2024

Duela gutxi, Luis Sabalza presidenteak eta Luisa Rigault merkataritza-guneko marketin-arduradunak hitzarmena sinatu zuten Sadarren.

continuar leyendo
Udako futbol campusean izena emateko epea zabalik

Udako futbol campusean izena emateko epea zabalik

16/04/2024

Ekainean, uztailean eta abuztuan egingo da, hainbat herritan eta adin eta maila desberdinetarako.

continuar leyendo
Lerin, Allo eta Miranda de Argako futbol eskolaren egoitzetara bisita

Lerin, Allo eta Miranda de Argako futbol eskolaren egoitzetara bisita

12/04/2024

Miriam Rivas, Kike Barja eta Jorge Herrando izan ziren gorritxoen ordezkariak

continuar leyendo