Albisteak

08/10/2021

Eskola Arteko Gabonetako XXXIX. Txapelketan parte hartzeko izen-emateak datorren urriaren 13an irekiko dira Osasuna Fundazioaren webgunearen bidez

Fundazioa

Eskola Arteko Gabonetako XXXIX. Txapelketan parte hartzeko izen-emateak datorren urriaren 13an irekiko dira Osasuna Fundazioaren webgunearen bidez

Txapelketa Taxoareko instalazioetan egingo da eta ikastetxeetara bideratuko da


Club Atlético Osasunak eta bere Fundazioak abian jarri dute 2021-2022 Gabonetako Eskolarteko Txapelketa. Txapelketa aurreko denboraldian ezin izan zen egin osasun-egoeragatik, eta, aurten, Gabonetan erakunde gorritxoak antolatzen duen jarduera garrantzitsu eta maitagarrienetako bat itzuliko da.
XXXIX. edizio honetan, bi modalitate aurkeztuko dira, mistoa eta neskena, biak futbol 8 formatuan. Lehenengoa 2010ean eta 2011n jaiotako ikasleentzat, eta bigarrena 2010ean, 2011n eta 2012an jaiotako ikasleentzat.
Txapelketan parte hartu ahal izango dute gehienez 64 taldek modalitate mistoan eta 24k emakumezkoetan.
Inskripzioak
Izena emateko zuzeneko esteka

Izen-emateak Osasuna Fundazioaren webgunean izapidetu ahal izango dira soil-soilik, urriaren 13tik, asteazkena, 2021eko azaroaren 14ra, igandea.
Edozein kontsulta egiteko deitu Osasuna Fundaziora 948 29 30 40 telefonora (astelehenetik ostiralera 9: 30etatik 13: 30etara).

Txapelketak Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren, La Caixa Fundazioaren eta Lacturaleren babesa du.
Inskripzioen esteka: https://www.fundacionosasuna.com/actividades_soap/interescolar/7-torneo-interescolar-de-ftbol-fundacin-osasuna


 Abian da Osasuna Fundazioaren Gabonetako postal lehiaketa

Abian da Osasuna Fundazioaren Gabonetako postal lehiaketa

29/10/2021

Azaroaren 22ra arte aurkez daitezke obrak, eta hiru kategoria egongo dira: haurrena, absolutua eta desgaitasuna duten pertsonena.

continuar leyendo
Osasuna Fundazioaren Gabonetako loteria eskuragarri

Osasuna Fundazioaren Gabonetako loteria eskuragarri

04/10/2021

6 euroko prezioa duten partaidetzak dira, eta erakundearen gizarte-jardueren aldeko dohaintza euro batekoa da.

continuar leyendo